Behar-Zanako pilotariek 29 partida jokatuko dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 21a, 14:23

Urtea indartsu hasi dute Behar-Zanako pilotariek eta I. Antton Pebet Memorialak utzitako pilota hotsak alde batera utzi gabe, partida mordoa jokatuko dute asteburu honetan zehar.  Guztira 29 partida:


Ostegunean, urtarrilaren 21ean, Zubietan Joko-Garbiko partida jokatuko da Zubieta 3 - Behar-Zana 1 taldeen artean.

Ostiralean, urtarrilaren 22an, Villabonako Behar-Zana pilotalekuan bi partida jokatuko dira Udaberri txapelketari dagozkionak lehen mailan 19:00etan hasita.

Lehen partida jubenil mailan Karrera-Artaza bikoteak Antiguako bikotearen aurka jokatuko dute eta ondoren Esnaola eta Benoit Errekak nagusi mailan Antiguako bikotearen aurka jokatuko dute.

ERREKAK ELGOIBARKO SAN ANTON TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU.

Gauean 22:00etan, Benoiten anaiak, Laurent Errekak finala jokatuko du Elgoibarren promesa mailan San Anton torneoaren baitan.

Larunbat goizean, Azkotian, Otañok eta Artzaiak kadete 1.mailan partida izango dute.

Usurbilen 11:00tan berriz, Iñaki Lizasok eta Lauren Errekak Udaberriko partida izango dute lehen mailan ere.

Arratsaldez, Amasako pilotalekuan 15:00etan hasita benjaminen eta alebinen 4 partida izango dira eta ondoren, errendimenduko infantilen 4 partidajokatuko dituzte, Gipuzkoako txapelketari dagozkionak.

Alegian ere alebinek errendimendu mailan jokatuko dute.

Behar-Zanako benjamin eta alebin mailako beste pilotariek Asteasun jokatuko dute.

Igandean berriz kilometro asko egin beharko dituzte gure pilotariek:

Malerrekako txapelketan diharduten Ugartemendia-Alberdi benjaminek Legasan izango dute partida goizeko 10:00etan; Julen Aizpuruak Andoaingo Setien lagun duela alebin mailan Iruritan; Labaka-Erasun eta Irisarri-Gallego infantilek Lesakan jokatuko dute goizeko 09:00etan hasita. Mikel Otaño vVillabonatarrak Erostarbe uUrretxuarra lagun duela Beran jokatuko du goizeko 11:00tan eta Eneko Zubiaurrek banaka jokatuko du Zizurreko txapelketan 11:00tan.

Gainera goizeko 11:00tan Joko-Garbiko partida izango da Bear-Zana pilotalekuan Behar-Zana2-Zubieta 2 taldeen artean.

Beraz nahiko partidez gozatzeko aukera izango da asteburu honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!