Postontzia: "AEK euskaltegiaren asmo onak 2010 urteari begira"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 21a, 09:52

"Urte berriarekin batera, jendeak asmo onak izaten ditu:
•Erretzeari uztea.
•Osasuntsuago jatea.
•Kirola egitea.
•...

Andoaingo AEKk ere baditu aurtengorako asmo onak:
•Gero eta herritar gehiago euskalduntzea eta alfabetatzea.
•Kultur ekintzen bidez, ikasleei euskaraz hitz egiteko aukerak zabaltzea.
•Merkataritzan euskara normalizatzea.
•Euskal kulturaren kontsumoa bultzatzea.
•Herrian euskararen erabilera bultzatzea.
•...

Baina asmo horiek guztiak betetzeko herritarren laguntza ezinbestekoa dugu. Asmo horiek guztiak betetzeko honako eskaintza hau egiten diegu herritarrei.
Euskara ikasi nahi dutenei, titulu ofizialen bat lortu nahi dutenei, euskara maila hobetu nahi dutenei:
Euskara eskolak
•Astelehenetik ostegunera maila ezberdinetako eskolak ( 16:00-18:30 / 17:30-20:00 / 18:00-20:30/ 19:00-21:30).
•Matrikula prezioa: 259 euro; Udalak %50eko diru-laguntzak ematen ditu.
•Matrikulatzeko epea: Urtarrilak 29.
Hizkidea
Kalean euskara erabili nahi dutenei, euskaldun zahar baten laguntza, astean ordubetez euskaraz aritzeko. Euskara gehiago erabili nahi baduzu eta ez badaukazu norekin erabili, deitu 943-591704 telefonora. Deitu  euskaldun berri bati lagundu nahi badiozu, ere.

Aholkularitza, itzulpengintza
AEK-AHIZE aholkularitza-itzulpengintza zerbitzuak MEPIetan ibili diren eta dabiltzan establezimenduei, itzulpen eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen die, nahi dutenean edozein kontsulta edota itzulpen eskatzeko.

Lagundu 2010erako asmo on hauek betetzen!"
ANDOAINGO
AEK EUSKALTEGIA
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!