Arratsaldeko seietatik aurrera herriko kaleetan barrena ibili ohi dira Santa Ageda bezperako koplak kantari, baita neguko Otso beltzarenak ere. Zortziak eta erdi inguruan eman ohi diote amaiera errondari.
Entseguak
Baina Santa Ageda bezpera iritsi aurreko egunetan parte hartuko duten askok koplak eta kantak prestatzen dituzte Ramon Beraza musikariaren zuzendaritzapean. Aurten, ahotsak, kantak eta soinuak prestatzeko bi saio egingo dituzte: urtarrilaren 27an izango da lehenengoa, asteazkenarekin, iluntzeko zortzietan (20:00) Pio Baroja kalean dagoen Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen atarian. Bigarren eta azkena, toki berean, otsailaren 2an izango da, asteartearekin, iluntzeko zortzietan.
Larramendi Bazkunetik adierazi digute edozein herritarrek parte har dezakeela errondan, tradizioak agintzen duen bezala jaztea eta kantatzea dela jartzen diren bi baldintza bakarrak, eta ahal dela –hori bai– entseguetara joatea.