Inauteriak 2010: Erraldoi eta buruhandien deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 20a, 18:58

Sanjuanetan arrakasta handiarekin Erraldoien eta buruhandien konpartsa berreskuratu zen. Ez zen ekimena horretara mugatu eta, aurrrantzean, Udalarekin sinatu duten hitzarmenaren arabera Inauterietan, Santakrutzetan eta Sanjuanetan kaleetako giroa alaitzen arituko dira. Otsailaren 13an, larunbatarekin, Andoainen inauteria ospatzen den egunean eguerdiko hamabietan Zumea plazatik Goikoplazaraino kalejiran ibiliko dira.
Hori dela eta, konpartsako arduradunek larunbat honetarako bilera irekia deitu dute Ziakoko lokaletan, eguerdiko hamabietatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!