Allurralde kiroldegiko taberna hartzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 20a, 18:57

Egungo kudeatzaileak errenuntzia aurkeztu eta gero, Allurralde Kirol Elkarteko batzordeko talde eragileak dagoeneko onartu ditu Allurralde kiroldegiko taberna-kafetegia kudeatzeko baldintza administratiboak.

Lizitazioa 3.000 eurokoa da, 250 euroko 12 kuoten bidez ordaindu ahal izango dena urte osoan zehar. Horri ura, argindarra eta zaborren tasak gehitu behar zaizkio. Udaletxearen webgunean eskuragarri dago informazio osoa, interesa duenarentzat eskuragarri.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!