Kamioi istripuaren eta lixiba isurketaren zeharkalteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 20a, 18:56

Xoxokako sarreran izan zen bi kamioien arteko istripuaren biharamunean aingirak eta amuarrainak hilik agertu ziren. Hildako arrain horiek Urumeara bere urak isuri aurretik doan Akan errekan behera ikus zitezkeen, asteartean.


Istripua gertatu eta ordu gutxira argazkian ikus daitekeen zubi azpia itxi egin zuten, eta bonba baten laguntzaz lixibaz kutsatutako ura kanpora ateratzen ahalegindu ziren. Isuria, nolanahi ere, saihestezina izan zen. Istripuaren gertaera gogora ekarriz, aurreko astelehenean Urnietako sarreratik gertu bi kamoien arteko istripuaren ondorioz GI-131 errepidea bost orduz itxita egon zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!