Zuzendaritza berria aukeratzeko deialdia Denda Berrin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 20a, 18:55

Aparteko izaerako Batzarraldia deitu du Denda Berri elkarteko talde eragileak, lehendakaria eta alboan izango duen lantalde osoa aukeratzeko. Hitzordua urtarrilaren 30ean ipinita dago, larunbatarekin, Eguneko egoitzan bertan. Lehen deialdia 17:00etan izango da eta bigarrena 17:30etan.

BATZARRALDIA, Gai ordena
Batzarraldian gai zerrenda honakoa izango da:
1.Sarreren eta gastuen balantzea.
2.Talde eragile berria aukeratzeko prozesua martxan jartzeko araudiari onespena ematea.
3.Hautagaien aurkezpena.
4.Talde eragilearen aukeraketa:
4.1.Lehendakaria.
4.2.Idazkaria.
4.3.Interbentorea.
4.4.Bokalak, 5 denera.

HAUTAGAIEN AUKERAKETARAKO ARAUDIA
Talde eragileko kide izan nahi duten bazkideak, gutxienez, batzarra baino hiru egun lehenago izena eman beharko du.

Bozketa
Papertxo bakarra banatuko da, bozketa zehatza egin asmoz. Bertan argi eta garbi agertuko da:
•Lehendakari posturako hautagai bakarraren izena.
•Idazkari posturako hautagai bakarraren izena.
•Interbentore posturako hautagai bakarraren izena.
•Bokal posturako bost hautagaien izenak.
 Papertxoak gaizki betetzen diren kasuetan, botu hori baliogabe geratuko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!