Jesusen Bihotza ikastolaren Kultur astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 19a, 19:53

Urtero legez, aurten ere Kultur astea antolatzen ari da Jesusen Bihotza ikastola. Urtarrilaren 25etik 31ra hainbat hitzaldi, lehiaketa, ikastaro, emanaldi eta saio eskainiko da. Hara hemen ikastetxeko kideek igorritako mezua eta egitaraua:

"Aurtengoan, Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolak, IV. Kultur astea ospatuko du urtarrilaren 25etik 31ra bitartean. Ekitaldi ugari burutuko dira egun horietan zehar, ikastaroak, erakusketak, hitzaldiak, argazki lehiaketa, pailazoak, tailerrak, formazio saioak, eskalada..., baita ikasleek urtarrilaren 26an Gurea zineman eskeiniko duten emanaldia ere. Bost urtetik hasi eta hamabi urte bitarteko ikasle guztiak buru-belarri dabiltza zineko emanaldia prestatzen, mundiala izango da eta horregatik herritar guztiei bertara joateko gonbitea luzatu nahi diegu. Bestalde, urtarrilaren 31n Ibilaldi Neurtua izango da. Bi ibilbide izango dira, bata laburra eta bestea luzea. Lehenengoa, Zizurkil eta Villabona artean izango da eta bigarrena Amasa-Villabona inguruko mendietan zehar. Ibilaldi Neurtua Zizurkilgo Ikastolan hasiko da eta Txerminen amaituko da. Urtero bezala, parte hartzaileek, Ibilaldi Neurtua bukatu ostean, hamaiketako bikaina dastatzeko aukera izango dute. Argazki lehiaketako argazkiak ere Txerminen ikusgai izango dira eta irabazleen izenak ere bertan ezagutzera emango dira".
 

EGITARAUA

Urtarrilak 25, astelehena

-Tolosaldea Sahararekin GKEren eskutik hitzaldia Gureako erakusketa gela. DBHko ikasleentzat bi saio.

-17:30-19:30: Jokin Zavalak zuzenduriko sukaldaritza ikastaroa Zizurkilgo Urkamendi elkartean, guraso, ikasle eta irakasleentzat.

Urtarrilak 26, asteartea

-17:15etan, ikasleen emanaldia Gurea antzokian.

Urtarrilak 27, asteazkena

-Ikusmen osasunerako heziketa tailerra ikasleentzat

-Goizez ikaspilota saioa Tolosan.

-15:15: ‘Ikasgela hegalaria' filma Gurea zineman. LH mailentzat.

-17:30-19:30: Sukaldaritza ikastaroa Urkamendi elkartean.

Urtarrilak 28, osteguna

-11:30-13:30: ‘Ezagutu sua eta ekidin erredura' formazio saioa, Zentroan.

-Ikusmen osasunerako heziketa tailerra ikasleentzat, Lhko ikasleentzat.

-12:30etan, Ikusmen osasunerako tailerra irakasleentzat.

-17:30etan, Ikusmen osasunerako tailerra gurasoentzat.

Urtarrilak 29, ostirala

-15:30etan ‘Patxin eta Potxin' pailazoak, Txerminen HH eta LHko ikasleentzat.

-18:00etan ‘Erori eta berriz hasi' hitzaldia Josune Bereziarturen eskutik (herritar guztiei irekita).

Urtarrilak 30, larunbata

10:00-13:00: Eskalada saio praktikoa Tolosako Usabal kiroldegian, Aintzane Agirre eta Galder Azkueren gidaritzapean, LH6 eta DBHko ikasleentzat.

Urtarrilak 31, igandea

Ibilaldi neurtua

-09:30: Ibilaldi luzea.

-11:00: Ibilaldi motza.

 

MENDI IBILALDIA

Bi ibilbide finkatu dira

1.1. Ibilbide luzea: LH-DBHko ikasleentzat eta helduentzat aproposa da. 3 orduko iraupena du.

Nondik norakoa: Zizurkilgo Ikastola -Txermingo Ikastola - Arratzain - Lastur -Onddo - Xixoriko Borda - Exolaga - Amasako plaza -Txermingo Ikastola.

1.2. Ibilbide motza: HH eta LH 1.zikloko ikasleentzat pentsatua dago eta 1:30ko iraupena du.

Hala ere, ume bakoitzaren trebeziaren arabera, gurasoek erabakiko dute ibilbide bat ala bestea egin.

Nondik norakoa: Zizurkilgo Ikastola - Fraisoroko Laborategia - Aztarain - Aristi - Laumugarrieta -Ateaga - Urkizu - Olaederra kiroldegia - Txermingo Ikastola.

* Astean zehar ibilaldiaren planoa banatuko zaie izena eman dutenei.

 

Irteera orduak honako hauek dira:

Ibilbide luzea: goizeko 09:30etan Zizurkilen.    

Ibilbide motza: goizeko 11:00tan Zizurkilen.

Bi ibilbideek Zizurkilen dute hasiera eta bukaera Txerminen.

 

Izen ematea:

- HH eta LHko ikasleek guraso edo heldu batekin egin behar dute ibilbidea. 4 ikasle eta guraso batez osaturiko taldeak antolatu behar dira. Talde bakoitzari txartel bat emango zaio kontroletan aurkezteko.

- DBHko ikasleek bakarrik burutu dezakete ibilbidea. 4 pertsonaz osaturiko taldeak antolatu behar dituzte. Talde bakoitzari txartel bat emango zaio kontroletan aurkezteko.

 

Taldeen osaketa tutoreari emango zaio, talde bakoitzeko orri bakar bat aurkeztu.

Urtero ohi dugun legez, ibilaldi hau ez dago ikastolako kideentzat soilik antolatuta. Nahi duen orok har dezake parte, idazkaritzako telefonora deituz eta bertan izena emanez (943-69-23-21).

Ibilaldiaren amaieran parte-hartzaile bakoitzari diploma emango zaio eta salda eta pintxo bat jateko txartela bat.

 

SUKALDARITZA IKASTAROA GURASO IKASLE ETA IRAKASLEEI ZUZENDUTA

SUKALDARIA: Jokin Zabala Zeberio (Iturri-goxo jatetxea - Amasa).

LEKUA: Urkamendi Elkartea (Zizurkil).

EGUNAK:Urtarrilak 25 eta 27.

ORDUA: 17:30-19:30

  • Osagaiak sukaldariak berak ipiniko ditu.
  • Egun bakoitzean 1. eta 2.platerak eta postrea prestatuko dira. 19:30etatik aurrera prestatutako jakiak dastatzeko aukera izango da.
  • Norberak eraman behar duena: aurreko mantala, laban handia, ohola, orriak eta boligrafoa.
  • 12-15 laguneko taldea osatua dago, beraz, astelehen eta asteazkenean arituko dira su eta gar eltze artean jaki goxoak prestatzen ikasten.

*Ikastolako kideek esker beroa eman nahi dizkie Urkamendi elkarteko bazkideei, ikastaroa gauzatzeko bideak erraztu dizkietelako.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!