Oiz mendira Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 19a, 19:32

Datorren igandean, urtarrilaren 24an, Zugastieta-Oiz-Bolibar ibilaldia burutuko du Aizkardi mendi taldeak.

20 kilometroko bidea egiteko sei ordu eta erdi beharko dituztela aurreikusi dute antolatzaileek. Izena emateko: 649 717 182 (20:00-22:00) edo Aizkardiko egoitzan urtarrilaren 21a arte.

Goizeko 07:00etan abiatuko dira mendizaleak, Olaederra kiroldegiaren aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!