Literatura solasaldiak Udal Liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 19a, 10:13

Andoaingo Udal liburutegian literatura solasaldiak antolatzeko asmoa dago.
Zenbait pertsona hilean behin elkartuko dira, denek irakurri duten liburuaz
aritzeko. Liburuaren irakurketa pertsonala eta intimoa izango da, nork bere
etxean edo ahal edo nahi duen lekuan.

Ekimenaren sustatzaileen arabera, "Bi talde antolatu nahi ditugu, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz (nahi izanez gero, bietan parte hartzeko aukera izango da, egun desberdinetan
izango baitira). Aurreikusitako ordutegia astearte edo osteguna, ordu eta erdiko saioetan, 19:00etatik 20:30era".

Jakin-mina dutenak liburutegitik pasa daitezke, 943 300 615 telefono zenbakira deitu
edo liburutegia@andoain.org helbide elektronikoaren bidez harremanetan jar daiteke.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!