Remi Ayestaran ibilbidearen plaka agertze ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 18a, 10:47

Villabonako ezker abertzaleko Udal taldeak jakinarazi duenez, urtarrilaren 24an, goizeko 12:00etan, izen bereko ibilbidean Villabonako Udalak, ezker abertzaleko zinegotzi taldearen bitartez, Remi Ayestaran Villabonako alkate ordearen ohoretan bera zendu zen ibilbideari izena emateko ekitaldia egingo du. Bertan, Udal karguez gain, bere senide eta lagunek parte hartuko dute Udalak gonbidatuta.
Villabonako Udalak Remi Ayestaran hil ondoko pleno berezian herritar talde batek egindako proposamena garatu du eta herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!