Presoen bisitetan senideei jarritako oztopoak salatu ditu AMMk

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 15a, 12:34

Azken boladan, presoen senideei bisitetan jartzen dizkieten oztopoak salatu ditu Villabonako Amnistiaren aldeko mugimenduak prentsa-ohar bidez, herriko hainbat preso eta haien senideen egoera azalduz: 

"IÑIGO GURIDI Granada: Aurrez aurrekorik gabe geratu zen bere senideak katxeora ukatu zirelako.
Bueltakoan, bidean, gurasoak istripua pairatzekotan egon ziren.
 
JULEN ZELARAIN: Bere seme-alabak ez bisa eta ez bisita ezin izan zuten egin bietarako katxeoa egitea eskatu zietelako.
Ukatu egin ziren. Hilabeteak daramatza Julenek bere semea eta emaztea ikusi gabe.
 
OCANA: Eneko Galagarra. Hiru bisa bis galdu ditu bere senideekin. Katxeoak direla eta.
 
CURTIS: Emilio Salaberria txapeoan dago, bere senideei bisak egiteko txapeoa eskatzen diotelako.
 
HERRERA DE LA MANCHA: Mikel Garmendia bisik gabe dago, bere senideei paper bat sinatuarazi nahi diete katxeoak egitea onartzen dutela esaten. Ukatu egiten dira eta bisik gabe daude.
 
Jauzi errepresibo oso nabarmena eman du Espainiar Estatuak azken hilabeteetan euskal presoen aurka. Kalearekiko zuten komunikaziorako aukera murritza ere eten egin nahi zaie. Horretarako senide eta lagunak ukimenezko katxeoak egitera bideratu nahi dituzte. Presoen eta haien senideen oinarrizko eskubidea dena kendu nahi zaie".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!