Construcciones Metalicas Adarra lantegiko langileen greba

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 14a, 11:51

Greba mugagabera jotzea erabaki dute Construcciones Metalicas Adarra lantegiko langileek. Berriki jakin dutenez, zuzendaritzak bi langile kanporatzea eta EREa ezartzea erabaki du datozen asteetarako. Desadostasuna agertzeko mobilizazio ugari prestatu dute langileek, eta joan den asteartean Makaldegiko merkatuan ibili ziren euren egoera jakinaraziz.

Urnietako bidean Gudarien Etorbidean kokatzen den Adarra lantegiak obretako egitura metalikoak egiten ditu eta zortzi langilek osatzen dute plantilla (zuzendaritzako bi kideak barne). Bost langile dira grebara jotzea erabaki dutenak, kaleratzeko zorian diren bi eta beste hiru. ELA sindikatukoa da langileen ordezkari bakarra.  
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!