Beterriko Bertsolari Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 14a, 11:46

Eskaintza berezia: Bertso-afari bakoitzeko txartelaren salneurria 15 eurokoa izango da. Hiru saioetarako txartelak erostea erabakitzen duenak, 40 eurotan erosi ahal izango ditu. Aiurriko bulegoetan eta ohiko saltokietan salgai daude dagoeneko

Datak zertxobait aurreratuta, azken bi urteetan bezala, Beterriko Bertso Txapelketaren edizio berria jarri du abian Larramendi Bazkunak. Urtero legez, bertsolari gazteak izango dira protagonista, 25-30 urte bitartekoak, eta hiru laguneko lau taldek hartuko dute parte hirugarren txanda honetan ere.
Iaz Gipuzkoako Hontzak izan ziren garaile: Urnietan hainbeste maite duten Uxue Alberdi, Jokin Labayen eta Ander Lizarraldek osatutako taldeak jantzi zuen txapela Urnietan jokatu zen finalean. Aurten ikusi egin beharko da nork poltsikoratzen dituen bai ikusleak eta baita epaimahaia ere. Gipuzkoarren bat izango da, hori seguru! Izan ere, orain artean Euskal Herriko lurralde ezberdinetako bertsolariek osatu dituzte taldeak. Aurtengoan gipuzkoarrak izango dira guztiak.
Lehia bertso-afarietan
Oraindaino bertso-afariak eskualdeko jatetxeetan egin badira, aurten elkarteetan egitea erabaki dute antolatzaileek. Hauexek kanporaketa eta finalerako aukeratu dituzten txoko eta egunak:

Lehen saioa. Urtarrilak 29, ostirala.
Asteasuko Aitz-Ondo elkartea, 20:30.
Bertsolariak: Ander Lizarralde, Unai Muñoa eta Iñaki Apalategi / Jokin Labayen, Iñigo Izagirre eta Jokin Uranga.

Bigarren saioa. Otsailak 6, larunbata.
Zizurkil Goiko Zentroa. 20:30.
Bertsolariak: Haritz Etxeberria `Ministro´, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Beñat Lizaso / Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola eta Jon Martin.
 
Finala. Otsailak 13, larunbata.

Villabona, Irrintzi elkartea. 20:30.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!