Argazki lehiaketa Jesusen Bihotza ikastolak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 14a, 09:52

Azken urteotan bezalaxe, aurten ere Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastola osatzen duten langile eta guraso elkarteko kideak Kultur astearen antolaketan buru-belarri murgilduta dabiltza. "Datorren urtarrilaren 25etik 31 bitartean ospatuko dugu Kultur astea eta ekintza ugari antolatu ditugu egun horietarako. Aurtengo berrikuntzarik interesgarrienetarikoa argazki lehiaketa izango da. Deialdia irekia izango da eta ahalik eta parte hartze handiena lortzea gustatuko litzaiguke". Hona hemen parte hartu ahal izateko jarraitu beharreko pausoak:

    * Izena emateko egunak: urtarrilak 14 eta 15
    * Non: Jesusen Bihotza Ikastolako idazkaritzan (Zentroko eraikinean)
    * Ordutegia: 09:00-13:30   /  15:00-18:00

*Oharra: lehiaketaren nondik norakoak izen emate egunean bertan azalduko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!