Hutsuneak betez, hainbat ekintza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 12a, 19:00

Hutsuneak betez emakume taldeak hainbat ekintza antolatu du urtarrila eta otsailerako. Hara segidan ikastaro nahiz tailerren berri:

Batetik, sendabelar, aromaterapia eta elikagaien inguruko konferentzia antolatu du urtarrilaren 13rak, Udaleko balio anitzeko gelan 17:30etan.

Gai horietan sakontzeko ikastaroa ere abian jarri du Tolosako Ikastn taldearekin batera. Saioak asteazkenetan izango dira: otsailak 3, 10, 17 eta 24an 17:00etatik 20:00etara Gurea. Izena emateko: info@ikastn.com. 943 651 147/615 775 678 (Ikastn). 943 694 297 (Hutsuneak betez)

Gainera, bio dantza tailerra ere antolatu du: hazteko eta indartzeko sistemaren bidez, norberaren potentzial lotia esnatuz. Urtarrilaren 24an izango da saioa 10:00etatik 14:00etara, musika eskolan. Raquel Ampudiak eskainiko du tailerra. 40 euroko kostua izango du parte hartzeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!