Pandero ikastaroa, Loatzo musika eskolaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 12a, 18:48

Loatzo musika eskolak pandero ikastaroa antolatu du urtarrilaren 28tik ekainaren 17a arte. Arduradunek adierazi dutenez, ezinbestekoa da Loatzo musika eskola osatzen duten herrietako batean erroldatua egotea. Beterri-Aiztondo eskualdeari dagokionez, beraz, Aduna, Amasa-Villabona eta Zizurkil.
Ikastaroaren balioa 35 eurokoa izango da eta izen-ematea urtarrilaren 14tik 25era luzatuko da Loatzo musika eskolako bulegoan: Zizurkilgo Bulandegi bidea 23 behea.
Ikastaroan 7 urtetik aurrerako guztiek parte hartu ahal izango dute, adin mugarik gabe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!