Joan zen larunbat iluntzean jokatu zen Antton Pebet memorialaren finala Bearzana pilotalekuan. Kaleetan elurra eta hotza bazen protagonista, pilotaleku irekian giro beroa nabarmendu zen. Iñaki Artola eta Enego Nazabal alegiarrak izan ziren garaile kadete mailan. Jubeniletan, Añorgako Aurrera taldeko Harri Loidi eta Txomin Zinkunegirentzat izan zen garaipena eta, nagusien mailan, Muguruza eta Andoni Aldape bizkaitarrek jantzi zuten txapela. Pebeten gurasoei omenaldi hunkigarria eskaini zitzaien partiden artean eta besteak beste, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Olazabal pilotari ezagunak gerturatu ziren frontoira.