Txolarre irratiak 10 urte, bertso jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 11a, 10:36

Txolarre Irratiak urtarrilaren 23an, datorren larunbatean, bertso jaialdia antolatu du Tolosako Leidor antzokian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Punta-puntako sei bertsolari arituko dira bertan, Amaia Agirre bertsolaria gai jartzen arituko delarik. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi.

Irratiaren hamargarren urteurrena ospatzeko, eskualdeko irratiak antolatu duen lehenengo ekitaldia da hau. Sarrerak dagoeneko salgai daude ondoko puntu hauetan:

-Tolosan: Denak, Raku, Orbela eta Kantabriko tabernetan, eta Leidor antzokiko leihatilan.

-Ibarran: Zubiaurre tabernan.

-Alegian: Jubilatuen biltokian.

-Berastegin: Urepele elkartean.

-Villabonan: Amasa Kafetegian.

-Zizurkilen: Atxulondo eta Iriarte jatetxeetan.

-Oiartzunen: Amazkar tabernan.

Sarrerak sei eurotan eskuratu ahal izango dira aipatutako puntu horietan hilaren 21 arte. Saioaren egunean bertan, Leidorreko leihatilan ere eskuragai izango dira prezio beraren truke.

Txolarre Irratia

943.69.80.38

www.txolarre.org

txolarrefm@euskalnet.net

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!