Iuntzeko 19:00etan bota zuten Errege Magoen etorrera iragartzen zuen suziria. Amasatik behera iritsi ziren kabalgata eta ehunka herritar hurbildu zen ikustera. Larrea auzotik igaro ondoren, Santiago Egoitzan geldialdia egin eta herriko kaleetan barrena jarraitu zuten Erregeek. Errebote plazan umeen eskariak entzuteko tartea hartu zuten hiru magoek.