Errege magoak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 7a, 11:27

Errege Magoak heldu ziren Andoainera Gazteleku-La Sallek antolatuta, beste urte betez. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen segizioa 140 pertsonez osatua jaitsi zen.
Kabalgata orain 37 urtetik antolatzen du Gazteleku-La Sallek, Santa Krutz Elkarteak lekukoa eman zionetik hain zuzen. Segizio horretan ikastetxeko irakasle, ikasle, gurasoek eta Izartxo aisialdiko kideek hartzen dute parte. Goiburu auzoko Jaun de Leiza Enea etxetik arratsaldeko 18:30ean irten ziren eta Goikoplazan amaitu; bidean hamaika argazki ateratzeko aukera eman zieten haurrei.
Aipatzekoa da desfilean zehar gertatu zen istripu txikia. Txitibarko Plazan zaldiak Gaspar erregea lurrera jaurti zuen; Andoaingo txarangaren musikak  aztoratu egin zuen, antza denez. Zaldia lasaitzen ez zela ikusirik, Gasparrek oinez egin behar izan zuen handik aurrerako bidea, Goikoplazaraino. Udaletxean, besteak beste, alkatea zain zuten harrera egiteko prest.

Irudiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!