Konpostatze ikastaroaren data atzeratu egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 4a, 20:16

Ikastaroa urtarrilaren 28an egitekoa zen, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00-20:30 artean Lekaion. Udal iturriek, ordea, data atzeratu egingo dela jakinarazi dute. Konpostatze kanpainaren barruan, dagoeneko 67 herritarrek eman dute izena.  Konpostagailuak egun horretan bertan banatzekoak ziren, azalpen oro ematen duen konpostatze liburuxkarekin batera, saioaren bukaeran. Udaletik herritar guztiei ikastaroan izena ematera dei egiten zaie. Hala bada, nahikoa da udaletxera deitzea eta Karmele Agirre ingurugiro teknikariarekin hitz egitea. Internet bitartez ere egin daiteke izen-ematea, kagirre@urnieta.org posta elektronikoa erabiliz. Nolanahi ere, orain oraingo albistea da, ikastaroaren data atzeratu egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!