Oinkari dantza taldeak Kantina jarri zuen Olaederra kiroldegiko tabernan Gabonetan zehar bigarren urtez. Arduradunak pozik eta gustura agertu dira jasotako erantzunarekin. "Urtarrilaren 2ko ‘Gure Txokoa oroituz' jaiak oso harrera beroa izan zuen aurten ere. 70 lagun elkartu zen afaltzera eta oso giro ona sortu zen ondorengo dantzaldian. Urtezahar gauean ere jende asko gerturatu zen dantza taldeak antolatutako kotilloira. Aurten, hala ere, jende gehien erakarri duen ekintza abenduaren 26ko 3Gabe2 eta Kantuki taldeek eskainitako kontzertuak izan dira". Hurrengo urteari begira, taberna oraingo egoeran mantentzen bada behintzat, berriro apustuari heltzeko asmoz eta ilusioz agertu dira Oinkariko kideak.