595 korrikalarik hartu zuen parte Zizurkilgo Urkamendi eta Amasa-Villabonako Zunbeltz elkarteek urtero antolatu ohi duten Urtezahar arratsaldeko lasterketa entzutetsuan. Urtez urte gora doa korrikalari kopurua eta giroa ere apartekoa izaten da. Zizurkildik abiatuta, Zizurkilgo eta Amasa-Villabonako kaleetan barrena ibili ziren korrikalariak. Eneko Garin villabonatar korrikalari gaztea iritsi zen lehen postuan.