Omenaldi hunkigarria Eduardo Bravo eskubaloi jokalariari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urt. 3a, 14:28

Urnietako kirolgunean eguerdiko hamabiak pasatxo zirenean hasiera eman zaio Eduardo Bravo "Edu" eskubaloi jokalariari Urnieta KE eta Leizaran eskubaloi taldeek eskaini dioten omenaldia. Oso une hunkigarriak bizi izan dira.

Argazkiak |  Bideoa

Gurasoak eta anai arrebak bertan zirela burutu da omenaldia. Gogora ekarri behar da gaixotasun larri batek eraman zuela Eduardo, 2009ko martxoan. Bere kirol ibilbidean Andoaingo eta Urnietako taldeetan aritu zen. Horregatik bi taldeen arteko adiskidetasunezko partida jokatu da. Hori baino lehen, Eduardoren gurasoei eta anai-arrebei lore sorta oparitu eta agurra dantzatu diete. Ondoren, bi taldeetako ordezkariek plaka bat oparitu diete. Eta bukatzeko, bi taldeetako jokalariek sinatutako elastiko bana oparitu diete koadro eder baten barruan sartuta. Unerik hunkigarrienak izan dira horiek. izan ere, Eduardoren lagun ziren Bittor Rodriguez Urnietako eta Roberto Lazcoz Andoaingo eskubaloi jokalariek eman diete oparia. Biak ala biak, Eduardoren lagun handiak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!