Pirritx eta Porrotx Basteron, sarrerak gaurtik aurrera salgai Aiurriko bulegoetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Aiurriko egoitzatan (Andoain, Urnieta eta Zizurkil) urtarrilaren 8tik aurrera salgai ipiniko dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berrirako sarrerak 6 euroko prezioan. Sarrerak bulegoetan salduko dira, eta ezin dira telefono edo Internet bidezko erreserbak egin.

"Irrien lagunak", Saio bikoitza
Urtarrilaren 22an bi saio eskainiko dituzte Andoainen, arratsaldeko 17:00etan eta 19:15etan hurrenez hurren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!