Eskubaloi partida ugari jokatzen ari dira asteburu honetan, Andoainen eta Urnietan. Larunbat osoan zehar Allurralden partidak jokatuko dira. Gaur eta bihar bestalde Urnietan.
Bravori omenaldia
24 urte zituela, gaisotasun larri batek eraman zuen Eduardo Bravo Andoaingo gaztea. Eskubaloia maite zuen, eta Andoaingo nahiz Urnietako lehen taldeetan aritu zen. Bihar, igandearekin, omenaldi sentitua egingo diote Eduardo Bravori. Bere gurasoak bertan izango dira. Omenaldia eta gero, Urnietak eta Leizaranek adiskidetasunezko partida jokatuko dute Eduardo Bravoren omenez.