Ohean antzezlana Gurea antzokian aurkeztuko da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 30a, 19:55

Sari mordoa eskuratu zuen 'En la cama' film txiletarra antzerkira eraman du Maskarada taldeak eta Gurea antzokian ikusteko aukera izango da urtarrilaren 22an, 22:30etan. Aitor Beltran eta Matxalen de Pedro dira antzezlan xume bezain sakon honetako protagonistak. Jarraian lanaren hainbat kritika eta sinopsia:

KRITIKA

ERRONKA BIKOITZA

  

Indartsu atera da Ohean izeneko antzezlana aurrean izan duen erronka bikoitzetik, eta bide batez, aukera eman digu euskarazko antzerkiaren kalitateari neurria hartzeko, estrenaldi honen aurrean gaztelaniazko bertzioarena izan delako eta biak ala biak Matias Bizeren kultu-film ederrean oinarritu direlako.

Pantailatik antzokira edo alderantzizko bidea egin duten obrak ez dira gutxi, eta gehienetan gidoiaren bikaintasunak eragin du jatorrizko produktua lengoaia berri batera eraldatzeko nahia.  Kasu honetan, gainera, filmeko bikote protagonistak gelatik irten gabe ematen zuen denbora osoa, eta horrek asko erraztu du planteamendu eszenikoa.  Bestalde, filmeko klaustrofobia giro nabaria ez zaigu hain itxia iruditu eszenatoki batean ikusi dugunean.

Aurrera joan baino lehen, jakin beharra dago ekoizpen partekatua izan dutela euskarazko eta erdarazko bertsioek: En la cama Tamzin Townsend prestigio handiko zuzendariak sinatzen du, eta hango bikote protagonista Maria Estevek eta Roberto San Martinek osatzen dute.  Esan gabe doa erdarazko bertsio horrek ere primeran funtzionatu duela, eta nik uste dut guztiz onuragarria izan dela Carlos Panerarentzat Townsend bezalako profesionala parean zegoela jakitea, bere lehiaren arrean kalitate ukaezinezko produktua atera zaiolako, batez ere aktore bien interpretazioen aldetik.

Euskarazko bertsioari dagokionez, erregistro erabat neutroan mantendu da testua emanaldi osoan, emagaldu hitzaren erabileran neutraltasunik ez dagoen arren. Baina zoritxarreko hitza kenduta, hizkuntza-asepsia nagusitu da dialogoetan, eta nik usted ut asepsia horrek indar apur bat kendu diola jatorrizko testuari.  Bestetik, aipatzekoa da aldaketa eta txantxa txiki batzuk txertatu direla, egoera hurbilagoa izan zedin, nahiz eta haietariko gehienak benetan beharrezkoak ez ziren.

Eszenografiak garrantzi osoa eman dio oheari -Tamzinek dekorazio zeharo naturalista hobetsi zuen-, eta iluntasunean utzi du ohearen inguruan dagoen guztia, egoeraren ezohikotasuna nabarmenduz eta bikotekideek elkarri buruz ez dakitena sinbolizatuz.  Horrek babesgabe samar utzi ditu antzezleak eta, paradoxikoki, protagonismo apur bat ere kendu die, eremu eszenikoari gehiegizko garrantzia ematean.  Haiek, ordea, ederki aurren egin diete oztopo guztiei, presentzia eszenikoa, deklamazioa, ahotsaren proiekzioa eta keinu bakoitza segurtasun osoz menperatuz.  Eta nik pozik nago, behingoz ikusi ditugulako euskal antzerki estandarrean telebistako estilo merketik urrun egon diren antzezpenak, nahiz eta Paneraren bertsioan emozioen intentsitate zertxobait apalagoa izan den.

Agus Perez.  BERRIA.  Arriaga Antzokia Martxoak

  

OHEAN

Matías Bizé-ren filmean oinarritua

Jatorrizko gidoia:  Julio Rojas

Egokitzapena eta itzulpena: Unai Elorriaga

Musika: Rafa Rueda

Eszenografia:  Gorka Mínguez  

Ekoizlea:  Maskarada

 

Antzezleak:      Aitor Beltrán eta Matxalen de Pedro

Zuzendaria:    Carlos Panera

 

 

SINOPSIA

Taberna batean elkar ezagutu eta handik ordu batzuetara, gizon batek eta emakume batek gela hartzen dute hotel merke batean sexu gau bat pasatzeko elkarrekin. Ez dakite ezer elkarren gainean, ezta bestearen izena ere, eta egun horren ostean ez dute berriro elkar ikusiko. Sexuaren ostean arrotz bi hauek ohartzen dira halako kimika bat sortu dela haien artean. Berbetan hasten dira eta, berez-berez, euren iragan eta intimitaterako ateak zabaltzen dizkiote elkarri. Euren kontakizunetan oroitzapenak eta ametsak tartekatzen dira, gezurrak eta egiak, gurariak eta beldurrak, zintzotasuna eta traizioa, maitasuna eta gorrotoa. Gauean barrena nahastuz doa dena.

 

Izen bereko film txiletar bikainetik abiatuz, Maskaradak proposamen orijinal eta ausarta eskaintzen digu, Unai Elorriagak egokitu eta euskaratua eta Aitor Beltranek eta Matxalen de Pedrok antzeztua, Carlos Paneraren zuzendaritzapean.

 

MASKARADAren eszeneratze bereziari esker, OHEAN era guztietako espazioetara eraman daiteke: italiar erako betiko antzokietara edo erabilera askotako aretoetara, ikusleak antzezleen inguru osoan kokatuta.

  

 

"EN LA CAMA". FILMA

SARIAK ETA ZINEMALDIAK

* Filmik onena: VALLADOLID International Film Festival, ESPAINIA.

* Gidoirik onena: HABANA International Film Festival, KUBA.

* Hirugarren "Coral" saria: HABANA International Film Festival, KUBA.

* Filmik onena: Festival de Cine de VIÑA DEL MAR, TXILE.

* Andrazko antzezlerik onena: Festival de Cine de VIÑA DEL MAR, TXILE.

* FIPRESCI saria: FESTROIA International Film Festival, PORTUGAL.

* Ikusleen saria: Festival Latinoamericano de Cine, TOLOSA, FRANTZIA.

* Latinoamerikako filmik onena: Festival de Cine de MONTEVIDEO, URUGUAY.

* Epaimahaiaren sari berezia: Festival Internacional de CINE DE CARTAGENA, KOLONBIA.

* Luzemetraiarik onena: Casa de las Américas saria. HABANA International Film Festival, KUBA.

* Luzemetraiarik onena: Premio Caminos. HABANA International Film Festival, KUBA.

*Filmik onena: Zine Kritikarien Elkartea. Cinesul Jaialdia, BRASIL.

* Gidoirik onena: Festival de Cine de LIMA, PERU.

* Andrazko antzezlerik onena: Festival de Cine de LIMA, PERU.

*Filmik onena: Festival de Cine ICARO, GUATEMALA.

* Prentsaren eta kritikaren saria: CERO LATITUD International Film Festival. ECUADOR.

* Epaimahaiaren saria: Latin American Film festival, HOLANDA.

*Andrazko antzezlerik onena: Fipresci saria. Palm Springs-eko jaialdia, 2007.

* Filmik onena: Festival Internacional Cine Digital de VIÑA DEL MAR, TXILE.

* Ikusleen saria: Festival Internacional Cine Digital de VIÑA DEL MAR, TXILE.

* Andrazko antzezlerik onena: ALTAZOR saria, TXILE.

* Gidoirik onena: PEDRO SIENNA, TXILE.

* Andrazko antzezlerik onena: PEDRO SIENNA saria, TXILE.

* Muntaiarik onena: PEDRO SIENNA saria, TXILE.

* Gidoirik onena: Wikén saria, TXILE.

* Antzezlerik onena: Wikén saria, TXILE.                                                                                                                                                                  

* Zuzendari berririk onena: Wikén saria, TXILE.

* Gidoirik onena: APES saria, TXILE.

* Andrazko antzezlerik onena: APES saria, TXILE.

* HAUTAPEN OFIZIALA: NEW DIRECTORS NEW FILMS NEW YORK

*HAUTAPEN OFIZIALA: SAN FRANCISCO INTERNATIONAL FILM FESTIVAL

*HAUTAPEN OFIZIALA: MANHEIM-HEIDELBERG INTERNATIONAL FILM FESTIVAL

*HAUTAPEN OFIZIALA: SEATTLE INTERNATIONAL FILM FESTIVAL

*HAUTAPEN OFIZIALA: LOCARNO INTERNATIONAL FILM FESTIVAL

*HAUTAPEN OFIZIALA: AFI LOS ANGELES INTERNATIONAL FILM FESTIVAL

*TXILEREN ORDEZKARIA OSCAR sarietan 2006an

*GOYA sarietarako HAUTAGAIA, GAZTELANIAZ EGINDAKO ATZERRIKO FILMIK ONENAREN SAILEAN 2006an

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!