Abenduak 31, osteguna. KOTILLOIA
00:30etatik aurrera KOTILLOIA antolatu da bertan musika eta giro ezin hobeaz gozatzeko aukera izango delarik. Sarrera doan izango da eta jaia oso luze joango dela iragarri dute antolatzaileek.
Urtarrilak 2, larunbata. "GURE TXOKOA OROITUZ" jaia
Iaz bezelaxe, aurten bigarren aldiz "Gure Txokoa Oroituz" jaia ospatuko da larunbatean. Bertan aspaldiko musika giro ezin hobean entzuteko aukera izango da. Jaiari 21:00etan emango zaio hasiera, afari eder batekin. Menua:
- Pintxo bat
- Bakailuzko entsalada epela
- Entrekota piper gorriekin lagundurik
- Tarta izoztua
- Kafea eta kopa
Kostua: 25 €
Izen-ematea: 630 017 938 (Alazne)
Ondoren, 23:00etan "Gure Txokoa Oroituz"-eko musika jartzaileak lanean hasiko dira, dantzaldi ederraz gozatzeko aukera eskainiz.