Bilboko manifestaziora joateko busa, Urnietatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 29a, 14:38

Larunbat honetan, urtarrilak 2, Bilbon presoen eskubideen alde burutuko den manifestaziora joateko autobusa antolatu da Urnietan. Txartelak salgai daude jada, Xauxar eta Kantoi tabernatan. Izena emateko azken eguna, abenduaren 31 izango da. Autobusa, urtarrilaren 2an, arratsaldeko 15:15etan irtengo da herritik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!