Zaldi-dema, apustua urtarrilaren 3an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 29a, 14:35

Lekaio kultur etxe aurreko probalekua, beste behin, apustu baten lekukoan bihurtuko da igande honetan, urtarrilaren 3an. Zaldi-dema jokatuko da, eguerdiko 12:00etik aurrera. Aurrez aurre, Mikel Garaialderen eta Unai Aranzadiren zaldiak. Jokoan, 600 euro. Hogei minutuko lana burutu beharko du lehiakide bakoitzak, zaldiaren pisua bikoizten duen harriarekin. Ekitaldia ikusteko 5 euroko sarrera ordaindu beharko da. Amaieran, ikusleen artean saski eder bat zozketatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!