AHTaren aurka pankartarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 29a, 11:08

Goizeko hamarretan hasi eta ilunabarreko zortziak arte, hainbat herritarrek AHTren aurkako pankartari eutsi zioten Txitibar Plazako errotondan. Txandaka txandaka lekukoa hartuz orduro, Andoaingo herritarrak ere AHTren aurka daudela aldarrikatu nahi izan zuten era horretan. Urtero egiten den ekitaldia da horixe, abenduaren 24an.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!