Eguraldiak ez zuen gehiagi lagundu, baina hori ez zen eragozpen izan giro polita bizitzeko plazan. Bi tanbolinen sugarrek berehala berotu zituzten bertaratu zirenen gorputzak, eta hortik aurrera dantza eta alaitasuna izan zen nagusi. Lehenbiziko doinuak Arruti familiako gazteek osatzen duten bandaren eskutik heldu ziren, eta hortik aurrera gazte eta helduek, denek astindu zituzten gorputzak.
Egunkaria-ren aldeko mahaia ere bertan egon zen. Auzipetuen eta itxitako egunkariaren aldeko materiala eta informazioa jaso ahal izan zuten Andoaingo sostengu taldearengana hurbildu zirenek.