Emaztea jotzea leporatuta gizonezkoa atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 28a, 17:52

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak ezagutzera eman duenez, 43 urteko gizon bat atxilotu dute Urnietan emaztea eta seme-alabak jo dituelakoan. Ertzaintzak 12.45ean jaso omen zuen abisua eta bertaratu zenean emakumeak erasotua izan zela salatu zuen. Azaldu zuenez, eztabaida baten ostean gizonak andrea kolpeatu zuen, baita erdian sartu ziren seme-alabak. Emakumearen esanetan, sarritan jasan ditu tratu-txarrak, baina ez du salaketarik egin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!