Igor Lizasoain eta Maikel Gomez Gaztelekuko zesta puntako pilotariak Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 28a, 17:07

Aurreko larunbatean, Abenduak 26, Arrate pilotalekuan jokatu ziren zesta puntako Gipuzkoako finaletan, Igor Lizasoain eta Maikel Gomez Andoaingo pilotariak, Gipuzkoako txapeldun geratu ziren senior mailan.

Finalean Igor eta Maikelek 35-29ko markagailuarekin irabazi zuten Carlos Aizpurua eta Iñigo Garcia pilotariei. Senior mailako 4 finalistak Gaztelekuko pilotariak izan ziren, Gazteleku 1 eta Gazteleku 2 taldekoak hain zuzen, beraz, bai Txapeldun kopa eta azpitxapeldun kopa, Mikel Berraondok jaso zituen, Gaztelekuko ordezkariak.
 
Senior mailako finala baino lehen kadete eta jubenil mailako finalak jokatu ziren honako emaitza hauekin:
  • KADETE MAILAN:   DANOK BAT  30–15  DONOSTIA JAI ALAI 1
  • JUBENIL MAILAN:   ZUMAIA 1    35–27 DONOSTIA JAI ALAI
Giro polita egon zen Arrate pilotalekuan zesta puntako finalak ikusteko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!