Oinkari dantza taldearen zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 28a, 14:35

Abenduaren 22ko loteriaren azken lau zenbakiekin bat eginda, 8294 zenbakia zuen Nerea Oiarzabal Oinkariko dantzariari egokitu zitzaion Oinkari dantza taldeak zozketatutako saski ederra eta Asteasuko Sarasola sagardotegian bost lagunentzako afaria.  Argazkian Nerea eta Lide ahizpak ageri dira, saskia ikusgai izan zen Garmendia harategiko arduradunarekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!