Adunako eskolako kideak goizen goiz bildu ziren Uztartzajatetxearen inguruan. Bi taldetan banatuta egin zuten goizeko kantu jira. Autobusez ibili ziren gaztetxoenak eta oinez gainerakoak. Lardi auzoan abestu zituzten lehendabiziko gabon kantak eta herri osoan barrena ondoren.