Euskadi Irratiko Trindoor txapelketan amasa-villabonatarrak laugarren

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 28a, 12:11

Hernaniko taldea izan zen txapeldun joan zen abenduaren 26an EITBko Miramongo egotzako plato nagusian jokatu zen Trindoor txapelketako finalean. Hernanirekin batera, Tolosak, Azpeitiak eta Villabonak jokatu zuten finala. Platoa animatzailez bete zen eta giro ona nagusitu zen final handian.

Laugarren postua lortu zuen Gari Lopetegi arraunlariak, Ugaitz Artola txirrindulariak eta Eneko Garin korrikalariak Villabonaren izenean Euskadi Irratiko Trindoor txapelketarako sortutako taldeak.

Tolosa, sailkapenetan denborarik txarrena zuena, izan zen lehen partehartzailea, eta arratsaldeko lehen kolpea: beren marka 29"an hobetu zuten eta gainontzeko herrienen pare jarri. Segidan azpeitiarren erakustaldia etorri zen, 15'12"-ko marka alajaina! Garaipen kutsua zuen marka. Villabona izan zen hirugarrena, eta sailkapenetan baino apalago ibili baziren ere, Finaleko maila orokorra goian mantendu zuten. Eta azkenik Hernani, sailkapenetako denborarik onena zuena baina jada azpeitiarren marka gainditzeko orduan baino 10" azkarrago ibili behar zuena: baita egin ere!

Lauko Finalean 150 lagun bildu ziren, tartean Rosa Diez Urrestarazu Euskadi Irratiko zuzendaria, Iñaki Ugarteburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria, Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzailea,  Haimar Irigoien harrijasotzailea, Mikel Odriozola atleta, Kepa Peñagarikano pelotaria, Alex Txikon mendizale eta aizkolaria, Joseba Otaegi aizkolaria, Abraham Olano txirrindulari ohia eta Espainiako Vueltako antolatzailea, Jagoba Beobide eta Hodei Mendilueta Real Unioneko futbol jokalariak, Ekaitz Saies piraguista eta Andoni Imaz futbolari ohia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!