Urteberri egunean Loatzora

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 28a, 11:37

Urtero  legez, aurten ere, Urteberri egunean Loatzora irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Olaederra kiroldegiaren paretik abiatuko dira 08:30etan. Irteeran parte hartzeko ez da izenik eman beharko. Tontorrean salda banatuko da, urtero bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!