Olentzaro eta Mari Domingi, arratsaldeko 18:00etarako ailegatu ziren Amasatik Otsabi auzora. Eguraldiak ez zuen lagundu eta euri zaparrada hasi arren, haur, gaztetxo nahiz helduak zain-zain izan zituzten. Kalejiran batera egin zuten Errebote plazara arteko bidea.
Bestalde, Jesusen Bihotza ikastolako ikasleek jaiotza biziduna irudikatu zuten egun guztian zehar Zentroaren atarian.