Urte berria laster dugu gainean eta Larraulgo eskola bere etorkizuna lantzen ari da. 2009ko apirilean 2010-2011 ikasturtean hamabi urte arteko eskola propioa izango genuela adierazi zitzaigun Hezkuntza sailetik. Orduz geroztik bi bilera baino ez dira egin Hezkuntza sailarekin eta ez dugu idatzizko erantzun seriorik jaso. Hau dela eta, antzeko egoeran dauden beste eskolekin (eskola txikiak) bat egin dugu dagokiguna pausoz pauso lortzeko. Eta horixe da urte berriari eskatzen dioguna: Larraulgo herriarentzako hain garrantzitsua den hamabi urte arteko eskola laster egi bihurtzea.
Gabon zoriontsuak eta urte berri on!
Larraulgo guraso elkartea