Laugarren urtez IKUSZIRKUS jaialdia ospatuko da Andoainen, abenduaren 26tik 30era bitartean Bastero Kulturgunean. Zirko berria ikusgai, akrobaziekin, malabareekin, umorearekin eta, azken buruan, zirkoak berez duen magia osoarekin. Frantziako, Katalunyako, Erresuma Batuko, Belgikako eta Euskal Herriko artistak etorriko dira Andoainera. Hona, egitaraua:
Abenduak 26, larunbata. 20:00 Ikuszirkus. Los Excéntricos Katalunya–Frantzia. Bastero.
Abenduak 27, igandea. 20:00 Ikuszirkus. Shake That (Belgika) & Feeding The Fish(Erresuma Batua). Bastero.
Abenduak 28, astelehena. 20:00. Ikuszirkus. Le Cirque Du Bout Du Monde (Frantzia). Bastero.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!