Beste hainbat herritarrekin batera, Pedro Mari Otaño eta Jesusen Bihotza ikastolako ikasle gaztetxoak kalez kale eta kantuz kantu ibili dira Elbarrenan barrena goiz osoan zehar. Eguerdian Urkamendi elkartean hamaiketakoa egiteko bildu dira guztiak, trikitixa eta umore ona lagun.