Kantu erronda Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 24a, 14:37

Goizean goiz hasita, herriko kaleak kantuz alaitu dituzte hainbat taldek. Jesuen Bihotza ikastolako nahiz Fleming eskolako haur eta gaztetxoak aritu dira kantuan batetik, Oinkari dantza taldeak nahiz Eresargi abesbatzak ere ez du hutsik egin, besteak beste, Eguberri bezperako kantu errondan. Arratsaldeko 17:00etan Oinkariko Kantinaren txupinazoa izango da eta 17:45etan Olentzaroren jaitsieran, bat eginda hartuko dute parte herriko talde ezberdinek.

Argazki gehiago ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!