Sarobe Arte Eszenikoen Gunea, 19:30etan, 2009ko abenduaren 26an. "Gure poeta handienetako baten poema liburu berria. Hamasei urte argitaratu egon gabe, Xabier Letek inoizko poesia bildumarik bereziena osatu du. Bizi esperientzietatik ondu eta idatzitakoa, iragan ederrarekiko miresmena, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta birraurkikuntzaren ametsa elkarri lotuz. Unibertsal diren sentipen, arrangura eta eremuak, poesiaren gailurrean. Bere goi arnaseko poetika hizkuntza landu eta propioan isuria da eta, era berean ulerterrazean. Mugarri eta erreferente gisa geldituko den liburua".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!