Geresta eta Egibarren lagunen idatzia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 23a, 19:13

Ander Geresta eta Mikel Egibarren lagunek, euren senideek jasaten duten eskubideen zapalketa eta sufrimenduak arduratuta, ondorengo mezua igorri dute:

-Beren herritik ehunka kilometrora espetxeratuta dituzte. Euskal preso politikoak beraien artean elkartuta eta Euskal Herrian egoteko duten eskubidea ukatuz. Beraien senide eta lagunak milaka kilometro egitera beharturik daude asteroko 40 minutuko bisita edota hilean behin ordu eta erdiko aurrez aurrekoa egin ahal izateko. Gainera, azken asteotan, senideen aurkako miaketa eta umiliazioak etengabeak izan dira.  Jarrera onartezin honen aurrean, hainbat eta hainbat espetxetan ez da aurrez aurreko bisitarik egon.

-Ziegako bakardadean eguneko ordu gehienak ematera behartuak.

-Oinarrizko eskubideak ukatu dituzte: ikasteko eskubidea, komunikatzeko eskubidea...

-Ezarri dizkieten kondena luzeak betetakoan ere ez dituzte askatzen.

-Azken batean, fisikoki zein psikologikoki suntsitu nahi dituzte, estatuen helburu politiko zehatz batzuk lortzeko.

 

Euskal Herriaren ukaziotik eratorritako gatazka politikoak eraman ditu Ander eta Mikel espetxera.

Espetxeratu badituzte ere herri honekiko duten konpromiso politikorekin aurrera jarraitzen dute EPPKaren bidez eraginez.

 

Gure lagunak Zizurkilgo kaleetan ikusi nahi ditugu beste inork gatazka politikoak eragindako ondorioak jasan ez ditzan, eta, behingoz, herri honen eskubideak aitortuak eta errespetatuak izatea exijitzen dugu.

 

Horrek guztiak bultzatuta, abenduaren 31ko manifestazio isila antolatu dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!