Afganistan, Pakistan, Iran eta Palestinan grabatutako irudi eta elkarrizketen adibide batzuk eskaini zituen, bi ordu inguru iraun zuen saioaren hasieran. Ondoren euskaltegiko ikasleek nahi zuten adina galdera egiteko parada izan zuten. Bere kazetari lanari buruzkoak izan ziren, baita lan egiten duen herrialdeetako ohiturei buruzkoak ere. Toki haietan mugitzeko nola moldatzen den, nola komunikatzen den, emakumeen egoera nolakoa den, zein segurtasun neurri hartzen dituen… galdetu zioten. Baina bestelako galderak ere izan ziren, hala nola, gazteek dibertitzeko zer egiten duten edo bertsolaritzaren antzekorik ba ote dagoen lan egiten duen inguru horietan.
Halaber, aipatzekoa da aurreko astean bertan, Mikel Ayestaranek Nazioarteko Kazetaritza Saria jaso zuela Prentsako Nazioarteko Klubeko (CIP) zuzendaritza batzordearen eskutik. Beraz euskaltegiaren partetik, eskerrik asko bisitarengatik eta zorionak sariarengatik!