Mankomunitatea gustura, bigarren eskuko azokek izan duten harrerarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 23a, 14:21

San Markos Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, prebentzioaren esparruko erreferente bihurtuta amaitu du, azaroaren 7tik abenduaren19ra bitarte antolatu zituzten bigarren eskuko azoken laugarren edizioak.

Ekimenaren inguruan antolatzaileek egiten duten balorazio baikorra bi datutan laburbiltzen dute; azoketara hurbildutako bisitari kopuruan eta aipatu guneetan sortu den giro onean. Nahiz kasu batzuetan egindako eguraldi txarragatik parte hartzeak behera egin duen apur bat, %10 inguru, Mankomunitatetik jakinarazi dutenez. Aldiz, iazko salmenta-postu kopurua mantendu da “merka2sanmarcos” ekimenaren laugarren edizio honetan.
 
Azoketan produktuak saldu edota trukatu dira, baina jarduera praktikoak ere antolatu dituzte; hondakinen birziklatze eta berrerabiltze tailerrak adibidez. Gainera, hondakin gutxiago sortzeko prebentzio postua ere jarri zuten. Mankomunitateak martxan jarri dituen ekimenen  berri emateko balio izan du.
 
HONDAKINAK GUTXITZEA, ETORKIZUNEKO ERRONKA
Mankomunitatetik eskerrak eman nahi dizkiete posturen bat jarri edota azoketara hurbildu diren herritarrei. Aurrera begirako mezua ere luzatzen dute: “dei egiten dizuegu gogotsu ekiteko aurrerantzean ere hondakin gutxiago sortzeko ahaleginari”.
Kale eta plazetako azokek ateak itxi dituzte, sarean ordean ekimenak aurrera darrai. Bigarren eskuko objektu partikularrak bilatu, saldu, oparitu edo trukatu litezke, noiznahi honako helbidean: www.merka2sanmarcos.org
 
AZOKAK, ZENBAKITAN
  • -11 azoka.
  • -27.890 bisitari.
  • -22.500 lagun, Donostia, Orereta eta Lasarte-Oriako azoketan.
  • -443 salmenta-postu.
  • -Gordetako 256 postu: 234 herritar soilenak, 15 irabazi asmorik gabeko elkarteenak, 7 ikastetxeenak.
  • -Gordailu sistema berria: 3.065 euroko baliodun 742 salmenta fakturatuta,176 lagunen eskaera.
  • -Parte hartzaileen jatorria:
  • -%83 Mankomunitatetik: Donostiatik gehien, atzetik, Lasarte-Oria, Orereta eta Hernanitik.
  • -%13, Gipuzkoako gainerako herrietatik.
  • -Material banaketa, herritarren artean:
  • -6.578 poltsa berrerabilgarri.
  • -“Propagandarik ez” dioten 349 pegatina.
  • -4.172 partaideen artean, 55 erosketa-txartelen zozketa.
  • -31 familiek konpostaje kanpainan izena eman dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!