Anbulategiko teilatua berriz ere konpontzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 22a, 19:43

Beroaldi baten ondoren hotz eta haizete kolpe latza, biak batera etorri ohi diren bakoitzeko kasik, anbulategiko teilatua konpondu behar izaten da. Ikusten denez, kobrezko plakak dilatatu, eta nahiko erraz askatzen dira. Langileak askatu diren plakak banan banan soldatzen ari dira egunotan.

Kobrezko material hori oso garestia omen zen jarri zenean bere garaian, frabrikan diseinatutakoa, baina frogatua geratu da batere egokia ez dela hemengo klimatologiarako.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!