Olentzaro Jesusen Bihotza ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 22a, 17:23

Gaur goizean Olentzaro etorri da Jesusen Bihotza ikastolara. Hara hemen igorri duten mezua eta argazkiak: "Haur guztiek ilusio handiz jaso dute bere bisita. Ikasleek eurek egindako marrazkiak oparitu dizkiote Olentzarori. Horren ostean, Olentzarok goxokiak banatu dizkie eta azkenik, joan aurretik, umeek Gabonetako kantuak abestu dizkote. Ostegunean, ikastolako haur eta gurasoak urtero legez, herriko kaleetan zehar abesten aterako dira goizeko 10:30etan hasita. Ongi pasa festak eta Urteberri on guztiei!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!